Zubigainekoa, XV. mendean sinatutako bake ituna gogoan
Uztailaren 7an Onin ibaiaren alde bietan “Zubigainekoa” dantzatuz, Lesakako auzoen arteko elkartasuna adierazten dute ezpatadantzariek
Iruñean ez ezik, Baztan-Bidasoko Azpilkueta eta Lesaka herrietan ospatzen ditugu Sanferminak.
(Ikusi AGENDA! bi herrietako bestetako programak ezagutzeko)
San Fermin egunean ekitaldi esanguratsua egiten dute Lesakan. Mezak akitutakoan, ezpatadantzariak, herriko bandarekin eta Udalbatzarekin Eskol-Ttikira jaisten dira, eta han, Onin ibaiaren alde bietan, Zubigainekoa dantzatzen dute. Dantza sinbolikoa da, XV. mendean Legarrea eta Pikuzelaia auzoen arteko bake ituna adierazten duena.
Une hunkigarria izaten da lesakarrentzat, urtean behin egiten den erritoa.