Zugarramurdiko Sorginen Museoa

2007ko uztailean inauguratu zen Zugarramurdiko Sorginen Museoa, herriko memoria historikoa gogoratzeko eta 1610. urtean Logroñoko auzian gertatutakoaren itzaletan argia jartzeko. Garai hartako gizarte-egoeraren, sorginenganako benetako izuaren, eta bere agintea nola edo hala inposatu nahi zuen inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du. Dolurako eta oroimenerako gunea, istorio interesgarriak zehatz-mehatz baina aldi berean modu atseginean eta erakargarrian kontatzeko gunea, argi eta obskurantismo ñabardurak emanez. Sorginen inguruan gaur egun arte izan den folklorismoa hautsi asmo du. Bertzelako errealitatea landuz, gertakari sinesgaitzez akusaturik izan ziren, fantasiazko kontakizunetan sartu zituzten, eta azkenik sutan erre zituzten gizon-emakume haiei duintasuna emanez.

KONTAKTUA