"Zubi Arte" Museoa eta monasterioa

Urdazubiko San Salvador monasterioko klaustroan Zubi-Arte dago, pintura eta eskultura garaikidearen erakusketa. Erakusketa iraunkorra da baina bizia: erakusgai dauden obrak aldatu egiten baitira. 1950 eta gaur arteko euskal artista garaikideen lanen bilduma. 50 urteko tendentzia eta estilo ezberdinak biltzen dituen  artelanen erakusketa. Artearen forma eta trazetan galtzeko tokia eta zentzumenei soka luzean ibiltzeko baimena ematekoa.

Ordutegia

Apirilaren 1etik uztailaren 1era eta irailaren 15etik abenduaren 31ra
-Astelehena, ortzeguna eta ortzirala: 14:00-18:30
-Asteartea eta asteazkena: ITXITA
-Larunbata, igande eta jaiegunetan: 11:00-19:00

Uztailaren 1etik irailaren 15era (UDA)
-Egunero zabalik: 11:00-19:00

Iraupena

1:30 ordu / 2 ordu

Gutxienezko taldea/ gehienezko taldea

-Gutxienez: pertsona bat
-Gehienez: 30 pertsona

Erreserbak

Aurretik erreserba egitea gomendatzen da

Prezioa

-Museoa: Helduak 5€ / Haurrak 3€
-Erakusketa: 5€
-Monasteriorako pasea : 8€