Xaraka natur Bidaiak | BTT ibilbideak

Xarakak BTT ibilbideak, zikloturismoa eta mendi-ibiliak eskaintzen ditu Baztan bailaran. 10 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa txikia da, eta aukera ezin hobea da ibarrak  eskaintzen duen natura guztiaz modu jasangarri eta interaktiboan gozatzeko.

Xaraka Natur Bidaiak Baztan-Bidasoa ezagutzeko modurik onena da. BTT ibilbideak, errepideko bizikleta, bide berdetik edo oinez egiteko proposamenak eskaintzen dizkizu. “Paketeak” ibilbide eta esperientzia ezberdinak uztartuz.

Nahi izanez gero, egun bateko ibilaldiak eta bisita gidatuak ere eskintzen ditu. 

Ederbidea Bike eskaintzak erraterako Plazaola eta Bidasoko Bide Berdeak lotzen dituen ibilbide zirkular autogidatua egiteko aukera eskaintzen dizu. Ibilbide honetan, itsasoaz, ibaiaz, mendiaz, kulturaz, gastronomiaz, Nafarroako landa-herriez eta Gipuzkoako kostaldeko herri politenez (Donostia edo Hondarribia) gozatuko duzu.

Baztan-Bidasoa BTT da beste eskaintza: Baztan-Bidasoan zehar 2, 3 edo 4 eguneko ibilbidea egiteko aukera, bailara berde hauetako txokorik politenak ezagutzeko.

Eta nahiago baduzu bere airera joan, zure ibilbide pertsonalizatua egiten ere lagun diezazukegu, bai gurpilen gainean, bai oinez. Nahieran.

Esaiguzu zer egin nahi duzu eta guk dena prestatuko dizugu. Ibilbidea, alojamendua, bagajearen eramatea,…denetaz arduratzen gara, zuk disfrutatu dezazun!

Informazio gehiago eta #erreserbak  👉 HEMEN

Kontaktua