Bidasoko Bide Berdea, antzina “Tren Txikito” deiturikoak, Behobia (Irun-Gipuzkoa) eta Oieregi (Nafarroa) artean egiten zuen ibilbidea da.
Behobia-Doneztebeko tartea, EuroVelo 1 trazaketaren zatia da, Europako bide zikloturistarik luzeena. Baita Ederbidea, mugaz gaindiko egitasmoaren zati ere, Baiona, Iruña eta Donostia lotzen dituen bide zikloturista,
Ia aldaparik gabe bere 40 kilometrotan zehar, Bidasoa ibaiaren bazterretik doa eta Nafarroako mendialdeko herriak ikusteko aukera ematen du.
bien bitartean, Doneztebe-Bertiz-Elizondo tartea proiektuan dago. Trazaketa horrek 15 kilometro luzatuko du bidea.
Bidearen zoladura anitza da: kaskailua (“todo uno”), asfaltoa eta zementoa. Bideko tarte batzuk baserrietako eta lantegietako sarrerak dira, eta ibilgailuak aurki ditzakegu. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoan) eta Cederna Garalur Elkartea (Nafarroan) bidearen mantenimenduaz arduratzen dira.
Baztan-Bidasoa Turismoa, mugikortasunaren aldeko apostua
Baztan-Bidasoa Turismoa Ederbideako kidea da.
EDERBIDEA, Baiona, Donostia eta Iruñea hiriak elkartuko dituen zikloturismo bide sarea da, 240 km luzeera izanen duena. Tarte gehienak zabalik daude eta bukaera 2020rako aurrikusten da.
Proiektu hau Interreg-Poctefa Europako dirulaguntzarekin garatzen ari da eta bertan Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako administrazio nagusiek eta hainbat elkartek parte hartzen dute, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa bertzeak bertze.
Aipatu halaber, Baztan-Bidasoan bat egiten dutela Ederbideak eta Eurovelok, Europa zeharkatzen duen bide zikloturiata luzeenak.
Eskuratu HEMEN Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista (Euskaraz eta erdaraz).
Nafarroan bizikletaz ibiltzeko ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu, egizu klik HEMEN.
Oharra
- Bide Berdea igarotzen den baserrietako bizilagunen auto eta animalien pasabidea errespetatu behar da.
- Donezteben, momentuz Industrialdea gurutzatu beahr da, legasaraino doan 2km.-ko jarraipena hartu arte.
- Legasatik Bertizera, seinaleztatutako behin-behineko bidetik iristen da.