Lezealde, lur barruko altxorrak

Espeleo jarduera, hastapen mailakoa, beintza-Labaiengo Lezealde kobazulo lehorrean (inaktiboa). Kareharrian eragindako formazio eta dimentsio handiko gela ikusgarriak. Joan-etorriko bisitan bi pausu tekniko garatu behar dira: 4 metroko “gatera” eta sokaz prestatutako 3-4 metroko igoera. Kaskoa eta argi frontala ematen dira. Zikintzeko arropa ekartzea komeni da (14ºC). ADINA: helduak eta 8-17 urteko gazteak, helduek lagundurik.

Bertzelakoak: mendi gidaritza eta familia eta eskola taldeentzak ekintzak.  

Noiz

- Udaberria-Udazkena:
larunbatetan, 10:00etan
- Ekainak 20-irailak 5:
ortziraletan ,16.00etan
larunbatetan 16:00etan

Iraupena

3 ordu

Gutxieneko - Gehienezko kopuru

Gutxienez 5 pertsona - Gehienez 15 pertsona
(*): Gutxieneko 10 lagunen taldea osatuz gero, bertze eguna eta ordua erreserbatzen ahal da.

Erreserbak

24 ordu lehenago (Telefono/ Whatsapp / SMS)

Prezioa

22 € helduak / 15 € gazteak