Jauregia esneki ekologikoak

Jauregian, landa eremuan eta errespetu gehienez, nola lan egiten dugun
erakutsiko dizugu, eta gure tradizioaz, ohituraz eta kulturaz ere hitzeginen dizugu.
Behitegira ere joanen gara. Gasnategian, produktu bakoitzaren prozesua, eta
akitzeko gure esneki ekologikoak dastatzeko aukera ere izanen duzu: gasna, esnea
eta jogurt irabiatua.

Noiz

Bisitak gasnategiko lanaren arabera egiten dira (kontsultatu eguna eta ordua webgunean edo telefonoz deituta)

Iraupena

1,5 ordu

Gutxienezko eta gehienezko taldeak

Gutxienez 20 pertsona (taldea norbanako, familia edo talde ezberdinekin osatuko da)

Erreserbak

Erreserba aurretik egin behar da

Prezioa

5€ (dastaketa barne)