V. ZALDI AZOKA NAGUSIA, IrriSarri Landen

Pausuan, trostan, edo galopean

Asteburu honetan, maiatzak 26 eta 27,  V. Zaldi Azoka Nagusia ospatuko da IrriSarri Landen.  Urtetik urtera indarra hartzen ari da ekitaldi hau eta geroz eta zale gehiago hurbiltzen da IrriSarriko parajera kirolaz eta naturaz gozatzera. Batzuek euren zaldiak eramaten dituzte eta eskarmentua dute zaldi gainean. Baina badago zaldi gainean inoiz ibili ez denik ere eta horientzat hain zuzen, saria prest dute IrriSarri Landen: 15 minutuko itzulia doan. 

Programa:  

V. Zaldi Azoka Nagusia, Maiatzak 26 eta 27.
Asteburu honetan, sarrerarekin bat, zaldi itzulia doan. Zure zaldiarekin bazatoz, sarrera doain, zuretzat eta zure zaldiarentzat.

Maiatzak 26 LARUNBATA
9:00 Zaldi ibilaldia IrriSarri Land- Mendaur – IrriSarri Land.
15:00 Bazkaria (Ibilaldia + bazkaria 30€)
18:00 Entrenamendu libreak. Ginkana Yrisarri Sari Nagusia.

Maitzak 27 IGANDEA
11:00 Ginkana Yrisarri Sari Nagusia,
13:00 Palio Librea
14:30tan Bazkaria (ginkana + bazkaria 25€)
16:00 Sari banaketa