Artzain txakurra, bidai-laguna Zer izango litzateke artzaintza artzain txakurrik gabe? Posible ote? Artzain txakurrak artzainen lagunak eta lankideak izan dira, eta dira. Artzain Eguna ospatzen dute urtero Amaiurren, artzainen eta haien txakurren omenez. Txakurrak lankide finak dira, artaldeak gidatzen adituak... Abilezia dute, oihurik eta makilkadarik gabe, batera eta bertzera lasterka...