PASTORALA ETXALARREN, DENA PREST!

“Karmen Etxalarkoa” pastorala,  larunbatean, irailaren 16an eta igandean, irailaren 17an, antzestuko dute Etxalarren

Arratsaldeko 15:30ean hitzordua duzu herriko frontoian. Oraindik ere sarrera erosteko garaiz zaude...ez zaitez tokirik gabe gelditu!

Pantxika Urruty-ren zuzendaritzapean, 100 aktore eta aktoresa baino gehiagok antzestuko dute Patric Merimée idazle frantzesaren eleberrian oinarritutako pastorala.

1845ean idatzi zuen “Carmen” Meriméek, Maria Manuela Kirkpatrick, Montijoko kondesak, hamabortz urte lehenago Espainiara egindako bidaia batean ikusitako gertaera aintzat hartuta. Kondesak kontatu omen zion idazle frantsesari amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa.

Psinopsia: José Lizarrabengoa, baztandarra, Elizondon sortua, eta Carmen Etxalarko ijitoa dira tragedia honetako protagonistak. Jose militarrak Sevillan ezagutu zuen Carmen etxalarkoa. Emakume ederra, askea, bohemioa,…erabat maiteminduta, Josek ejerzitoa utzi eta Carmenen senarraren gaizkileen bandako kide egin zen. Erabat jelostuta, Josek Carmenen senarra hil zuen . Carmen baina, Lucasekin maitemindu zen eta Josek Carmen bera hil eta haren hilotza izkutatu zuen. Errudun sentimendua ezin gaindituz, azkenean Josek bere errua aitortu zuen eta heriotzara kondenatu zuten.

Carmen gertakariaren argudioa George Bizet konpositoreak erabili zuen. Egun, haren opera ospetsuena da “Carmen”

Oraingo honetan pastoral erara heldu da “Karmen Exalarkoa”. Euskaraz antzestuko dute Carmen eta joseren arteko amodio istorioa herrian irailaren 16an eta 17an, euskaraz. Nolanahi ere antolatzaileek liburuxka bereziak prestatu dituzte euskaraz, erdaraz eta frantsesez ikuskizunaren jarraipena egin ahal izateko.

Baztan-Bidasoa Turismoak bat eginten du ikuskizunarekin, eskualdeko ondare historiko, kultural eta linguistikoarekin bat eginez.

 

Pastoralerako sarrerak salgai: http://www.ticketmaster.es/artist/karmen-etxalarkoa-pastorala-entradas/986773

On line ez ezik, sarrerak salgai:

-Ticketmasterren denda ofizialetan (El Corte Inglés, Carrefour eta Halcón Viajes).

-Baztan-Bidasoko denda eta ostatuetan:

Bortziriak:

Etxalar: Herriko Ostatua, Elutsa

Lesaka: Telletxea, Xagu

Bera: Errekalde, Xuga

Igantzi: herriko denda

Arantza: Aterpe

Malerreka:

Doneztebe: Titi

Baztan:

Elizondo: Casino , Intza

Xareta:

Zugarramurdi: Turismo bulegoa

Urdazubi-Urdax: Montxo

Leitza: Astiz

Iruñea:

Alde Zaharra: Katakrak, Abarzuza

Zaraitzu:

Otsagi: Turismo bulegoa

 

www.karmenetxalarkoapastorala.eus

Kontaktua: pastorala@etxalar.eus