Zugarramurdiko Lezeak eta Sorginen Museoa, Artetako Iruñeko Erresumaren Museo etnografikokoa, Erriberriko Errege Jauregia eta Ardoaren Museoa, Radako Hiri Harresiduna, Mendigorriako Andeloseko Hiri Erromatarra eta Arellanoko Musen Hiri Erromatarra dira Ondarezain Elkarteko lehendabiziko kideak.
Elkartearen xedeen artean, erakustoki publiko guziendako legedi baliagarri bat garatzea.
Baztan-Bidasoa Turismoa-ko kidea den “Zugarramurdiko Garapena” da ekimenaren sustatzaileetariko bat. Hortaz, Elkargoak “Zugarramurdiko Garapena” zoriondu nahi du eta hasi berri duen bide honetan hoberena opa dio.
Ondarea zaintzea erronka, ateak zabalik ditu elkarte berriak.
Museoen Nazioarteko Egunean aurkeztu zuten ONDAREZAIN. Ikusi prentsa oharra: