URGAIN | Oronoz-Mugairi

Urgain jatetxea Oronoz-Mugairin dago, Baztanen. Baztanerako edo Irunerako norabidea hartzeko N-121-B errepidearen bidegurutzean bertan. Iruñetik 30 minutura eta Irundik 40 miturura. 

Ostatua, terraza eta hiru jangela ditu: bata, eguneroko otorduentzat, eta bertze biak (280 eta 120 pertsonendako urrenez-urren), talde-otordu eta ospakizunak egiteko: ezkontzak, jaunartzeak… 

Espezialitateak: ilar gorriak, onddoak eta Baztango okela: txuleta, azpizuna, bildotsa,…

Urrian eta azaroan, Baztan-Bidasoa Turismoak antolatzen dituen Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen du, eta ehiza menuak eskaintzen ditu.   

Jangelan eskaintzen duen menuaz gain, plater konbinatu, errazio eta bokata eskaintza zabala dauka ostatuan edo terrazan jan ahal izateko. 

Kontuan hartzeko: jatetxearen parean, Bertizeko Natur Parkerako sarrera dago.  

kontaktua