TRINKETE ANTXITONEA | Elizondo
Trinkete Antxitonea ostatu-jatetxea Elizondon dago, Baztanen, Muniartea zubi ondoan. Bertatik, “Txokotoko presa” ikus daiteke, Elizondoko txokorik bisitatuenetako bat.
Espezialitateak: bertako sukaldaritza. Afariak egunero eta bazkariak, larunbatetan soilik.
Kontuan hartzeko: Trinkete Antxitonea XIX. mendeko etxea da eta barnean Trinkete bat dauka, pilotan aritzeko pilotalekua alegia. Egun oraindik ere txapelketak jokatzen dira bertan.
kontaktua
- Braulio Iriarte karrika, 16 31700 Elizondo
- 948.581.807
- antxitonea.com