PABLO ENEA | Arantza

Pablo Enea Arantzako herri erdian kokatuta dagoen  “betiko” ostatu-jatetxe bat da. Barnean jatetxea dauka eta kanpoaldean terraza. Taldeak hartzen dituzte. 

Espezialitateak: Betiko sukaldaritza, garaian garaiko produktuekin: bertako ilarrak, bildotsa, barazkiak, onddoak,… eta etxean egindako postreak: gazta tarta, sagar tarta, torrijak, arroz esnea….

Urrian eta azaroan Baztan Bidasoko Ehiza Jardunaldi gastronomikoetan parte hartzen du eta ehiza menuak eskaintzen ditu. 

Kontuan hartzeko:       Kartatik aparte, urte osoan eguneko menua, plater konbinatuak, bokatak eta bertan egindako hanburgesak eskaintzen diztuzte. Azarotik martxora, igandeetan opilak egiten dituzte.

Kontaktua