OLARI | Irurita

Iruritako herrian, Baztanen, dago Olari jatetxea. Elizondotik hurbil (3 km), Iruñetik 30 minutura eta Irundik 40 minutura. Jangela handia du, kartan jateko eta baita ospakizun handiak egiteko ere: jaunartzeak, lagun arteko otorduak, familia artekoak,…

Espezialitateak: Baztango txuletoia, azpizuna, haragiak eta arrainak, etxeko baratzetik hartutako sasoian-sasoiko barazkiak eta ehiza menuak ehiza denboraldian.

Urrian eta azaroan, Baztan-Bidasoa Turismoak antolatzen dituen Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen du. 

Kontuan hartzeko:  1989ko abenduaren 3an ireki zituen ateak Olari jatetxeak Olondriz anaien eskutik. Ehizilariak izanik, Olari mendiaren izena jarri zioten jatetxeari, uso-pasa mendia baita Olari. 

Ikusi gure menua: 

👇👇

Kontaktua