Leurtza

Malerrekan, Urrotzko eta Beintza-Labaiengo udalerrien artean Leurtzako urtegiak daude, Aisiarako Natur Eremu izendatutako paradisua. Pagadiz inguratutako arro itxi batean 1920an eraikitako bi urtegiak agerten dira. Inguruan itzulia egitean, paisaiaren edertasunaz gozatuko du bisitariak eta baso-igelaren kantuarekin disfrutatu ahalko du.

Bi ibilbide daude markatuta, eta geldiuneak proposatzen zaizkio interes berezia duten guneetan egiteko, hala nola baso-igelari egindako eskulturan eta ikaztegiaren plazan, antzina  basoaren erabileran ikatza egitearen garrantzia erakusteko.

Urtegiak inguratuz itzulia: Ibilbide honek 3,5 kilometroko luzera dauka eta 60 metroko aldea edo desnibela. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, markatuta dagen 9 kilometroko bertze ibilbide batekin osotu daiteke. Ikusi eskuorria.

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonendako ibilbide irisgarria: 2 kilometroko luzera duen ibilbide honek barneko urtegia inguratzen du. Eta brailez idatzitako seinalizazioa dauka itsuek urtegiaren ezaugarriak eta informazioa jasotzeko. Gurpildun aulkian egin ahal izateko prestatuta dago, nahiz eta presa ondoan toki maldagotsuagoak egon.  

Nola iritsi

Iruña zein Donostiatik, N-121-A errepidean goazela, Doneztebeko irteera hartu beharko dugu eta NA-4040 errepidea hartuta Urrozeraino jarraitu. Herritik gora, porlanezko pista batetik, 5 kilometro gorago, urtegietara helduko gara.  

Prezioak: Aste Santutik uda bukaera arte aparkalekua ordaindu behar da. Epe muga horretan zaintza dago Leurtzako Natur Eremuan eta Informazio gunea ere zabalik. Hemen informazio gehiago.

Oharra: etxe animalien sarrera baimenduta dago, beti ere lotuta eramaten badira. 

Bitxikeria: Ba al zenekien? Leurtzako urtegiak, Urak eta Leurtzako urtegiak “Nafarroako Paisaien Bidea. Ura eta Behatokiak” izeneko bidean hautatutako 35 baliabideetako bat dela?.