Domiko urtegia

Domiko urtegia Nafarroako Lesaka (Bortziriak) udalerrian dagoen urtegi txiki bat da. Bianditz mendiaren alboan eta basoz inguratua dago.
Bainua debekatuta dago, baina inguruan itzulia egiteak merezi du. Balio enkologiko handia du. Urtegitik gertu Nafarroako zuhaitz garaiena ikus daiteke. Sekuoia gorria da (Sequoia sempervirens) eta 47 metro ditu. 2009tik Nafarroako Natura Monumentuaren izendapena du. Urtegia 1958an eraiki zen. Ura honiketarako erabiltzen da baina baita argindarra sortzeko ere.

Kontaktua