Bertizeko Natur Parkea

Bertiz Nafarroako Mendialdeko Kantauri aldeko Ibarretan dago -zehatzago, Bertizaranako Oieregin- eta leku berezia da, bitxia eta eder-ederra da. Oihan handi eta heldua du, oihaneko basa fauna ere eta ongi kontserbaturik dago. Horra hor leku hori Natur Parke izendatzeko arrazoiak. Zehazki, 1984an hartu zuen erabaki hori Nafarroako Gobernuak, eta horrela bete zen aurreko jabe Pedro Ziga Mayo eta Dorotea Fernandez jaun-andreen borondatea.

Bertizko Jaurerria Nafarroan izendatu zen lehendabiziko Natur Parkea da. Honela, Foru Komunitateko naturgune babestuen sarean kokatzen da. Bertiz leku berezia da, bere ezaugarri natural eta bere historiarengatik.

Zerbitzu ugari dago Bertizen. Artisau denda, parkina, komunak, Mendialdeko Turismo Bulegoa, merenderoa  haurrendako parkea,…

KONTAKTUA