Zugarramurdiko Sorginen Museoan egitarau berezia antolatu dute
Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginen du Zugarramurdiko Sorginen Museoak.
“Loreak, fruituak eta arte haziak”, Agurtzane Anduetza artistarekin ekitaldiak, Zugarramurdiko Museoan ORO erakusketaren urteurrena eta Museoen Nazioarteko Egunarekin batera
“Museoak kultur ardatz gisa” gaiarekin
ZEIN ORDUTAN? 12:00etan Ilargi OROren edizio berri bat. Maiatzako ilbete hau Elia Rolland gonbidatua izanen dugu, “ESENTZIALA” lore-adierazpena ekarriko digu.
15:30tik aurrera “Arte adierazgarriaren Magia” adin guztiendako tailerra. Honetan, artearen bidez, zerbait deskubritzera lagunduko dizuet.Zuhaitz sinboliko batetik, bisitariak fruitu bat autatuko du bere hazi propioa aurkitzeko. Norberak sortutako obra etxeratuko du.
NON? Sorginen Museoko erabilera anitzeko solairuan
ZENBAT BALIO DU? Ekitaldiak Sorginen Museoko txartelan barne daude (4,50€)
Museoen Nazioarteko Egunaren harira
1977an hasi zen Museoen Naizoarteko Eguna ospatzen, museoek gizartearen garapenean duten garrantziaz ohartarazteko. Helburu horrekin, orduz geroztik urtero, gorriz markatutako eguna maiatzaren 18a mundu osoko museoetan.
Ameriketatik Ozeaniara, Europa, Asia eta Afrika zeharkatuta, Museoen Nazioarteko Egunak ospe handia hartu du eta azken urteotan, 120 herrialdetako 30.000 museotik goiti parte hartu du ospakizun honetan.
Bakoitzak bere erara ospatzen du eguna: ateak zabalduz, asteburuan ekintzak antolatuz, astean zehar edo hilabetean zehar aukerak proposaruz,…
Zugarramurdiko Sorginen Museoan jada dena prest dute aurtengo ospakizunerako. Ez galdu aukera!
“