Sentitu udazkena Baztan eta Bidasoan!
Udazkena sentitu nahi baduzu, hostoen usaina arnastu eta sasoiko produktuak dastatu…hauxe duzu aukera!
Misteriozko baso eta mahastiak
Horixe da Nafarroako Gobernuko Turismo sailak udazkenerako prestatu duen kanpaina. Udazkenean zehar hainbat ekintza proposatzen ditu eta horretan parte hartuko du, nola ez, Baztan-Bidasoa Turismoak.
Gure elkarteko enpresek, udazken berezia bizitzeko aukera eskaintzen dizute, udazkeneko magian murgiltzeko esperientziak guztiak!
Orbela, mendi gidariak (12/10; 02/11; 06/12) Xorroxin ezagutzera eramanen zaitu.
Navarra al Natural enpresak aldiz, Bertizeko basoan murgiltzeko parada eskainiko dizu eta bisita akitzerakoan, IXIART artisautza dendan bertako produktuen dastaketa izanen duzu. (15/09; 09/11;30/10).
Ordoki Zalditegiaren eskutik, trostan, ikusi ahalko dituzu Arizkungo (Baztan) paisaiak (22/09; 27/10).
Bizikletaz ibiltzea gustoko baduzu, Ameztia BTT -k Bidasoko Bide Berdean barna eramanen zaitu pedalak astintzen. (23/10; 23/11).
Misterioa eta literatura nahi izanez gero, Zaindari Ikustezina izan daiteke zure gida, Baztan Trilogia filma grabatu zen eszenatokietan barna bisita egiteko. (19/10; 10/11; 23/11).
Gure bisiten eskaintzaren barnean aurkituko dituzu Urdazubi eta Zugarramurdiko lezeak ere bai!
Eskaintza zabala da!!!
Ikusi HEMEN programa guztia
Aurkezpen bideoa: https://youtu.be/Z-TL9TpxcG0
Prentsa oharra HEMEN