Lizarietako ituna, Usategietako denboraldiaren hasiera ekitaldia

palomeras-de-etxalar2-600x400

Hasi da atzera kontaketa!

Lizarietako Ituna berretsiko dute igandean, irailaren 24an, Sara eta Etxalarko alkateek

Usategietako ehiza-denboraldia urriaren lehenean hasiko da. Atzerako kontaketa hasiko da!

Urriaren lehena baino lehen, Lizarietako gainan, Etxalar eta Sararen arteko mugan, Lizarietako Ituna berretsiko dute bi herrietako alkateek.
Igande honetan, irailaren 24an, izanen da ekitaldia. Etxalar eta Sarako alkateek Nafarroako Etxalarko Usategietan sare bidezko uso harrapaketa  jarraipena ahalbidetzen duen Mugen Ituna berrituko dute.  Sare bidezko uso harrapaketa XIV. mendean ditu sustraiak. Gaur egun, Etxalarren bakarrik mantentzen eta baimentzen da, Iberiar Penintsulan bertze inon ez, hortaz Interes Kulturaleko Ondasuna da.

Palomeras de Etxalar en Navarra

Usategietako tradizioaren besta

Lizarieta

10:00-13:00 Bertako ekoizleen merkatua

Usazaleen makila-egite arakustaldi partehartzailea

Haurrendako puzgarriak

10:30 Botaluze pilota partida

11:30 Usategietako makila (karrote) botatzeko munduko VII. txapelketa

Ondotik, nahi duenak makila botatzeko aukera

12:30 Lizarietako hitzarmenaren sinadura berrestea

14:00 Aratxe-haragia bazkaltzeko. Lizarietako zelaian.

Arratsaldez, dantzaldia MODESTOrekin

Horrez gain, esperientzia paregabea bizi nahi baduzu, Baztan-Bidasoa Turismoak aukera ematen dizu Nafarroako Etxalarko Usategiak bertatik-bertara ikusteko eta harrapaketa modalitate tradizional hau ezagutzeko, urrian eta azaroan usategietara egindako bisita gidatuen bidez. Halaber, ehiza-menu bikainak dastatu ahal izango dituzu udazkenean. Urriaren 16tik azaroaren 30eran, XXXI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak antolatu ditu Baztan-Bidfasoa Turismo Elkarteak, eta elkarteko jatetxeek, ehiza menuak eskainiko dituzte.