Laxoa, euskal pilota modalitate zaharrena
Baztanen eta Malerrekan bizirik dirau laxoak
Apiriletik abuztura Nafarroako XLV. Laxoa Txapelketa jokatuko da, eta horregatik, gurera etortzen bazara, Laxoako partidetako bat ikusi ahal izango duzu. Laxoa Kultur Intereseko Ondasun Inmateriala izendatuta dago, hala ebatzi baitzuen 2019. urtean Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak.
Kontsultatu HEMEN 2025eko Nafarroako XLV. Laxoa Txapelketaren egutegi osoa.
Ezagutzen den pilota modalitaterik zaharrena da eta gaur egun bizirik jarraitzen du Baztan-Bidasoan
Laxoa & Padel
Plaza librean jokatzen den joko zuzena da, elkarren aurka jokatzen duten lau pilotariko bi talde antolatuz.
Sakea plazaren mutur batean jarritako harri finko edo botilo batetik egiten da, eta jokalariek, larruzko eskularru bereziak dituztela, pilota zuzenean jaurtitzen dute. Batzuek diote tenisaren eta padelaren jatorria dela laxoa. Izan ere, puntuak jokoka zenbatzen dira, tenisean bezala.