“Lan gaua”, kontrabandisten lana gogoan

LAN GAUA, kontrabandisten bideetan barna, haien historia ezagutzen

Aurtengo “Lan Gauak” badu data egutegian. Apirilaren 22an izango da eta VIII. edizio honetan ibilbidea Etxalarko bidezidorretatik egingo da.

Abiapuntua eta helmuga Etxalarko Bentana izango da, hortik Mizpirako lepoa, Meaka, Etxalar eta Santa Krutz igarota.

Ibilbidearen distantzia 11 ‘500 km dira. Iraupena 3ordu eta 30’ ingurukoa eta 400 m-ko desnibela.

Jaitsi HEMEN ibilbidearen zehaztasun guztiak.

 

 

Ilargiaren argipean egiten den ibilbide hau “Bidasoako Kontrabandistak” antolatzen du, Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen laguntzarekin.

Izen ematea

Izena emateko, pertsona bakoitzak 10 €ko ordainketa egin beharko du bizum bidez  659 47 73 96 telefono zenbakira. Ordainketaren azalpenean, heldu baten izen-abizenak eta lagun kopurua zehaztu beharko da. (Izena emateko epea: apirilak 20ra arte).

Hitzordua Etxalarko Bentan izanen da 19:30etan eta irteera, ordubete beranduago, 20:30etan.

+ INFO: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea 948 59 23 23 (astelehenetik ortziralera 09:00-14:00)

Info@baztan-bidasoa.com

www.kontrabandistak.com

Oharra: Mendiko arropa eta oinetakoak eramatea aholkatzen da, baita gauez ibiltzeko argia edo kopetakoa. Ibilbidearen erdi aldera atsedenaldi bat eginen da, norberak eraman beharko du pikatzeko edo jateko mokadua.

Kontrabandoa Baztan-Bidasoan

Ez ziren urte errazak izan gerraostekoak, familia ugariak eta ahora eramateko gutxi. Eskasia handia zen eta zerbait egin behar zen seme-alaba guztiak elikatzeko eta aurrera egin ahal izateko.

Kontrabandoa, «Gau lana», Baztan-Bidasoako familia askoren biziraupenerako «laguntza» ekonomikoa izan zen. Egunez baserrian lan egiten zuten, landan. Gauez aldiz, bizkarrean zakuak hartu eta saltzea “debekatuta” zeuden salgaiak pasatzen zituzten mugaz gaindi: errodamenduak, likoreak, tabakoa, kafea…