KONTRABANDISTA GAU BATEZ

“Gau lana” Baztan-Bidasoan

Garai zailak izan ziren guda ondorengoak. Familiak ugariak ziren eta jateko gutxi zegoen. Eskazia handia zen eta zerbait egin behar zen seme-alaba guztiak aitzinet atera ahal izateko.

Baztan-Bidasoko familia aunitzentzat “Gau lana” bizi-irauteko “laguntza” ekonomiko handia izan zen. Egunez baserrian, aziendarekin,… lan egiten zuten eta gauez, mendira joaten ziren, debekatutako produktuez kargatutako zaku-zaharrak soinean hartuta, mugaz bertze aldera errodamenduak, puntillak, likoreak, tabakoa, kafea,…pasatzeko.

Kontrabandista izan nahi duzu?

Sentitu gauaren zirrara antzinako kontrabandista izanen bazina bezala

Animatu zaitez gaueko ibilbide bat egitera. Muga inguruan erabiltzen ziren bidexketan barna, kontrabandoan ibilitako persona baten esperientziak eta abenturak ezagutuz.  Berak kontatuko dizu nola aritzen ziren mugaren alde batetik bertzera karabineroen zaintzari muzin eginez.

Uztaila eta abuztuko larunbatak
21:00-etan Etxalarko plazatik abiatuta
Iraupena: 3 ordu – Luzeera: 8 km.
Prezioa: 8€ (10 < urte)
Guttienez 4 lagun
Linterna eta mendiko botak eraman behar dira
689 70 28 91 / 948 635 166
Egun bat lehenago deitu behar da

 

*Baztan-Bidasoa Turismoak urtero “Gau Lana” martxa antolatzen du. Lehendabiziko edizoa 2013ko martxoaren 25ean egin zen Etxalarren. Hona hemen EiTBn orduan emititutako albistea.

https://www.youtube.com/watch?v=PqVQy89talE