Irrisarri Landek “txondorraren piztuera” egin du

Txondorraren piztea sinbolikoa eta emozioz betea izan da

  • Basoetan suteak izateko arrisku handia dagoenez, aurten txondorraren piztea sinbolikoa izan da.
  • Musikagile bizkaitarra omentzeko balio izan duen pizte-ekitaldian ehundik gora lagun elkartu dira.
  • Bederatzigarren urtez jarraian, IrriSarri Land-eko taldeak modu tradizionalean eraiki du ikaztegia, eta bertatik ateratako ikatza parkeko parrillak hornitzeko erabiliko da.

 

Modu sinboliko batean piztu dute IrriSarri Land-eko txondorra aurtengoan. Ekitaldiaren protagonista nagusia Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarra izan da, eta IrriSarri Landeko langileak lagun, txondorra modu sinbolikoan pizteaz arduratu da. Basoetako sute-arriskuaren aurrean erantzukizuna hartuta, IrriSarri Landeko Zuzendaritzak erabaki du ikaztegia ez piztea asteburu honetan, eta arriskurik ez dagoenean piztuko da.