"Txuri ta beltz"
Baztango jaki tipikoa da “Txuri ta beltza”. Izenak dioen bezala, bi zati ditu: “txuria”, ardi-tripekin beteriko hestebetea eta “beltza”, odolez egindako osagaia. Biak elkarrekin jaten dira, tomate eta tipularekin egindako saltsan.
Bailarako jatetxetan dastatu ahal duzu bertako jaki tipikioa. Bertzenaz ere haragitegian erosi ditzakezu “txuria” eta “beltza”, etxean zure erara sukaldatzeko. Aurretik eginda ere saltzen dute. Hortaz, ez duzu “txuri eta beltza” ez probatzeko aitzakiarik!
Jaitsi hemen errezeta eta ausartu zure txean egiten!