Malkorra gozotegia
Malkorra 1924an sortu zuten Raimundo Malkorrak eta haren emaztea Martina Otaegik. Ezkondu berriak Donostiatik Elizondora etorri ziren bizitzera 1920an. Lau urte geroago, gozotegia zabaldu zuten. Geroztik, belaunaldiz-belaunaldi, Elizondoko gozotegi honetan pastelak, tartak, pastak, izozkiak eta “Urrakin egiña” egiten dute, baztandarren eta kanpotarren gozamenerako..
Raimundo Malkorra txokolate-egilea zen eta hark utzitako errezetaren sekretua altxor gisa gorde dute haren oinordekoek. Txokolatea izan da urteetan gozotegiko produktu famatuena, azken aldian baina, bertze gozo batek egiten dio lehia: Txantxigorri opilak.
Bitxikeria: Baztan Trilogiaren arrakastaren ondotik, bisitariek “Txantxigorri opilak” eskatzen zituzten, hortaz, Malkorran gantz-hondar frijituz egindako opil hauek berregiteari ekin diote