Jauregia gasnategia
Jauregia Esnekiak Anizen dago, Baztanen. Nafarroako lehendabiziko ganadutegi eta gasnategi ekologikoa izan zen. Anizko larretan hazten dira behiak eta Jauregian abeltzaintzaren prozesu guztiaz arduratzen dira: behien elikaduraz, behiak deizteaz, gasnak eta yogurtak egiteaz eta produktuak kontsumidoreari banatzeaz.
Bitartekaririk gabe, abeltzain eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzenaren alde egiten dute. Hala, etxez-etxeko banaketa zerbitzua ere eskaintzen dute, kontsumo ekologikoa eta jasangarria bultzatu aldera.
Esne-makinak toki ezberdinetan jartzen aitzindariak izan ziren eta egun, Baztango ardi latxa eta haren gasnaren alde egiteko kooperatibako kide dira.
Artzainen eta abeltzainen lana bertatik bertara erakusteko, bisita gidatuak eskaintzen dituzte.