Elizondo. Landa begiradak 2019

“Landa begiradak”

Ortzirala, azaroak 8:  “Jeune Bergère (artzain gaztea) pelikularen emanaldia. frantsesez, jatorrizko bertsioan. Euskaraz azpidatzia).

Stephanie ama ezkongabea da. Sortzez paristarra, naturatik hurbilago bizitzeko bere ametsaren bila, inguratzen duen guztia bazterrean utziko du. Normandian, Cotentineko gatz belardien erdian, artzaintza lanbide hartuta bere burua berrasmatuko du. Artaldearekin landa-eremuko bere bizitza berriaren eguneroko poztasun eta zailtasunak ezagutuko ditu.

Ordua: 19:30

Tokia: Arizkunenea

Larunbata, azaroak 9:  Solasaldia: Klima larrialdia eta krisi ekosoziala. Etorkizuneko alternatibak.

Hizlaria: Luis Gonzales Reyes “En la espiral de la energía” liburuaren egileetako bat.

Ordua: 19:30

Tokia: Arizkunenea

Larunbata, azaroak 16: Mural margoketa “Sistema aldatu, ez klima!

Tokia: Elizondoko frontoi zaharra

Ordua: 11:00