Gozatu uda Euskaraz! Gozatu Baztan-Bidasoa!
Euskaraz blai Udalekuak eta Kontrabandisten Udaleku Ibiltariak prest dira! izena emateko epea zabalik: martxoaren 11tik maiatzaren 12ra arte!
Zure seme-alabak udan euskaraz solastatzea, jostatzea, ikastea, gozatzea,… nahi duzu?
Euskaraz blai!
Urtero bezala, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kideak diren Beintza-Labaien eta Arantzako Aterpean eginen dira udalekuak, ekainaren 23an hasi eta abuztuaren 3ra bitarte. Astebeteko egonaldietan, gaztetxoek Naturarekin harreman zuzena izanen dute, espeleologia egin ahalko dute, talo tailerrak, baserrira bisitak, zuhaitzetan jokoak,… eta hori guztia euskaraz!
Horixe da udaleku hauen helburua: euskara, ikasgelatik at, aisialdian ere sustatzea eta normalizatzea. Lagunekin euskaraz solastatzea, jostatzea, disfrutatzea…euskaraz eta euskara bizitzea!
Matrikula epea zabalik: martxoaren 11tik maiatzaren 12ra arte
600 plaza baino gehiago daude! Eman izena!
Haurrak, adinaren arabera banatuko dira: 2010 eta 2007 tartean sortutakoak eta 2006 eta 2004 tartean sortutakoak.
Txandak:
1. txanda: ekainak 23-ekainak 29
2. txanda: ekainak 30-uztailak 6
3. txanda: uztailak 7 – 13
4. tanda: uztailak 14 – 20
5. txanda: uztailak 21 – 27
6. txanda: uztailak 28 -abuztuak 3
Kontrabandisten Bidea, Udaleku Ibiltaria
Eta 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat, aurten “KONTRABANDISTEN BIDEA, UDALEKU IBILTARIA” -ren edizio berria martxan da. Euskararen sustapena bultzatuz, 7 eguneko egitasmoa litzake (6 gau).
XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barna, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetik atera eta etapa ezberdinetan, Beintza-Labaiengo aterpera irtsiko dira, Arantzako aterpetik igaro ondotik.
Deskargatu eskuorria HEMEN
Txandak:
1. txanda: abuztuak 4-10
2. txanda: abuztuak 18-24
+INFO: www.euskarazblaiudalekuak.com /948 59 23 23 / 622 728 894