Euskaraz blai udalekuak! Uda euskaraz gozatzeko!
Zure seme-alabek uda ezberdin eta ahaztezinaz gozatzea nahi baduzu, eman izena “Euskaraz blai udalekuetan”! Beintza Labaien eta Arantzako Aterpeek, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkartearen laguntzarekin antolatutatako udalekuak.
Bi eskaintza daude 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzat: “Euskaraz blai udalekuak” eta “Udaleku ibiltariak, kontrabandoko bideetatik”. Zure seme-alabei opor zirraragarriak, eta euskaraz gozatzeko aukera emango dieten udalekuak biak.
Euskaraz blai. Eman izena HEMEN
Udaleku ibiltaria. Eman izena HEMEN
Taldeak adinaren arabera banatzen dira: 2008-2011 urte bitartean jaiotakoak, printzipioz, Arantzara doaz eta 2012-2015 urteen artean jaiotakoak Beintzara. Izena ematearekin batera plaza ziurtatuta dago!
Udaleku hauen helburua EUSKARAZ BIZITZEA da, gure hizkuntzaren erabilera ikasgeletatik ateratzea, euskara aisialdian eta denbora librean ere erabiltzea, egunerokoan komunikatzeko balio izatea, gozatzeko, jolasteko eta harremanak izateko.
Astebeteko egonaldietan, zuen seme-alabek hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola mendi-ibilaldiak, espeleologia, baserrira bisitak, arborismoa, urtegi batean igeri…baina, batez ere, lagunak eginen dituzte, eta udaz gozatuko dute naturan eta euskaraz.
Deskargatu liburuxka HEMEN
1. txanda | Ekainak 29 de junio-uztailak 5 de julio | |
2. txanda | Uztailak 6-12 de julio | |
3.1 txanda | Uztailak 13-19 de julio | |
3.2 txanda | Uztailak 14-20 de julio (11-14 urte, (2014-2012) | |
4. txanda | Uztailak 20-26 de julio | |
5. txanda | Uztailak 27 de julio – Abuztuak 2 de agosto | |
6. txanda | Abuztuak 3-9 de agosto |
Udaleku ibiltaria, kontrabandoaren bideetatik
Edizio honetan jarraipena izango du, halaber, Kontrabandisten bideetatik egiten den Udaleku ibiltariak. Udaleku hau etapaka garatzen da, kontrabandistek antzina Arritxulo (Oiartzun), Arantzako Aterpe eta Beintza Labaien aterpetxeen artean erabiltzen zituzten bideetatik. Aukera honek astebeteko iraupena du eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (18 urtetik gorakoak galdetu).
Txandak:
1. txanda | Abuztuak 17-23 Agosto | Tokia bada / Libre |
2. txanda | Abuztuak 24-30 Agosto | Tokia bada / Libre |
Deskargatu liburuxka HEMEN
Argibideak eta izen-emateak: https://euskarazblaiudalekuak.com /
Telefono bidezko arreta: Goizez: 948 59 23 23 (09:00-14:00 asteartetik, ostiralera)
Arratsaldez: 622 72 89 84 (15:00-17:00, astelehenetik, ostiralera)
E-maila: info@euskarazblaiudalekuak.com
👉 Jarrai gaitzazu Instagramen