“Orein-solomoa lurreko zaporeak eta patata aparrarekin” da Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen X. argazki lehiaketaren irabazlea
Egilea Ana Arretxea da, Elizondokoa, eta argazkia Iruritako Olari jatetxean hartuta dago.
100 argazki baino gehiago lehiaketara
Epaimahaiak ez du lan erraza izan edizio honetan jasotako 110 argazkien artean argazki irabazlea aukeratzeko. Epaimahaiak, besteak beste, argia, kolorea eta Iruritako Olari jatetxean ateratako argazkiaren konposizioa nabarmendu ditu. Aukeraketan, gainera, kontuan hartzen da irabazlea datorren urteko Jardunaldi Gastronomikoak iragarriko dituen argazkia izango dela.
Parte-hartzeari dagokionez, aurten nabarmen gainditu da aurreko urteetako parte-hartzea. Argazkiak whatsap bidez bidaltzeko aukerak mahaikideak parte hartzera animatu dituela dirudi.
Saria
Saria 2 lagunendako otordua da, Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeetako batean. Baldintza bakarra dago, aurtengo Gastronomia Jardunaldietan (2024) gozatzea, alegia, abenduaren 8a baino lehen. Horrez gain, argazki irabazleak 2025eko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak ilustratuko ditu.
Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak lehiaketara aurkeztu diren argazkiak zabaltzeko eskubidea izango du. Argazkiak elkartearen hedapen-plataformetan erabili ahal izango dira, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eta elkartea bera sustatzeko.
Lerro hauen bidez, zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu irabazleari eta finalistei, eta eskerrak eman 2024ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen X. argazki lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Gogoan izan jardunaldiak abenduaren 8ra arte. martxan izanen direla.
Kontsultatu HEMEN menuak.