Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Baztan-Bidasoa zure platerean

Jornadas Caza de Baztan-Bidasoa

Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa!

Urriaren 12tik azaroaren 30era abian dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoan 26. edizioa izanen da. 26 urte ehiza eta gastronomia uztartzen.

Aurtengo edizioan 9 jatetxek parte hartuko dute: Bortzirietan, Arantzako Aterpe eta Burlada jatetxeak, Igantziko Palacioo de Yrrisarri eta Etxalarko Herriko Ostatua. Malerrekan, Donamariako Benta; eta Baztanen, Arizkungo Ordoki, Elbeteko Posada, Iruritako Olari eta Oronoz Mugaireko, Urgain.

Ehiza eskaintza zabala izanen da dastagai: usoaz gain, biligarroak, faisaiak, basahate galeperrak, eperrak, orkatza, basurdea eta oreina. Ohiko erara egindako platerak eta baita saltsa bereziekin lagundutako menuak ere: sagar konpota, intxaur oliozpina, mahats beltz goxokia,…udazkenean egonda onddoak ez dira faltako eta  akitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak, bertzeak bertze.

Ikusi menu guztiak: eskuorria 

Eskuorri hauek, jatetxeetan eta turismo informazio guneetan eskuragarri egonen dira baita Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko eta sare sozialetan ere (Facebook: Sgrupación Turística Baztan-Bidasoa Turismoa eta Twitter: @Baztan_Bidasoa).

“Ehizatu pintxoa!”Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak Tabernetan 

Aurtengo berrikuntza “Ehizatu pintxoa” ekimena da. Jatetxeek ez ezik ostatuek ere parte hartuko dute. Eehiza pintxoa eta Inurrieta ardoa 3´50€ren truke eskainiko dute. Parte hartzaileak: Burlada jatetxea (Arantza), Tresanea (Ituren), Olari (Irurita), Etxalarko Herriko (Etxalar), Elbeteko Posada (Elbete) eta Ordoki erretegia (Arizkun).

 

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismoak antolatzen ditu, Nafarroako  Gobernuaren laguntzarekin, Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak eta  Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteko babesletzarekin.

 

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak eta Argazki lehiaketa

Material grafikoko irudia joan den urteko argazki sariduna da. “Usoa ohiko erara egina” izena duen argazkia, Javier Salaverriak, iaz Arantzako Aterpen ateratakoa da. Irabazlea izanik, bere argazkia eskuorrian agertzen da eta eskualdeko jatetxeetan bi pertsonendako menuaren irabazlea da Javier.

Aurten ere martxan da Ehiza jardunaldi gastronomikoen  IV. Argazki lehiaketa. Parte hartu nahi duenak jatetxe partehartzaileetan otordu goxoa egitera hurbildu eta dastatuko dituen ehiza platerei argazkia atera beharko die.

Twitterren partekatzeko hashtag bat ere sortu dugu #JornadasCazaBaztanBidasoa