Baztango Donejakue Bidea
Baztango Donejakue bidea, gure bailara iparretik hegora zeharkatzen duen Donejakue bidearen adarra da. Baionan hasi eta Urdazubi, Otsondoko gaina, Amaiur, Elizondo, Ziga, Berroeta eta Almandoz igarota, Belatera iristen da eta Arren bat egiten du Orreagatik datorren bidearekin. Guztira 106,55 kilometro, Baztango paisaiarekin, herriekin eta jendearekin gozatzeko, Baztan ezagutzeko.
Erdi Aroan, neguaren gordina leuntzeko, erromesak, komentzianteak, saltzaileak eta soldadu eta erregeak bide hau erabiltzen zuten, Pirinioko mendateen aldean, Baztango bidea xamurragoa baitzen.
Baztango Donejakue Bideko Lagunen Elkartea 2000. urtean sortu zen bidearen adar hau errekuperatzeko eta ezagutzera emateko asmoz. Egun, Elizondoko parrokian du egoitza. Ordutik hona, hainbat kultur ekitaldi antolatzeaz gain, bidean dauden eraikinak eta ikurrak berreskuratu dituzte: Urdazubiko Monasterioa, Amaiurko kaltzada, Belateko baseliza eta Lantz eta Olagueko aterpeak kasu.
Donejakue bidea
Ibilbide guztia ikusteko, egin klik hemen (rutasnavarra.com)
> ETAPA 1 – BAYONNE – USTARITZ ( rutasnavarra.com)
> ETAPA 2 – USTARITZ – URDAX/URDAZUBI ( rutasnavarra.com)
> ETAPA 3 – URDAX/URDAZUBI – AMAIUR (rutasnavarra.com)
> ETAPA 4 – AMAIUR – BERROETA (rutasnavarra.com)
Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak
Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.