BISITA GIDATUAK PREST ZURETZAT

Folleto de Visitas guiadas

14 bisita, 14 esperientzia Baztan-Bidasoa ezagutzeko!

Bisita gidatuak biltzen dituzten eskuorriak doakoak dira eta eskualdeko Turismo bulegoetan ez ezik, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko establezimenduetan ere aurkituko dituzu! Ezagutu gaitzazu! Gozatu gaitzazu!
Folleto de Visitas guiadas
2018ko Bisita gidatuen eskuorria. 14 esperientzia!

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak  2018ko Bisita Gidatuen eskuorria kaleratu du bertze urte batez.

Gure eskualdera datozen bisitariek bisita gidatuen eskaintza guztia publikazio bakarrean aurkitzea da folletoaren helburua.

Aurtengo edizioak berrikuntza ugari dakar, bai bisita kopuruari dagokionean, baita bisiten gaiei dagokionean ere, bisita gastronomikoak gehitu baitzaizkio edizio berriari.

14 bisita-eskaintza guztira, gurera datorren bisitariak eskualdean aurkituko dituen bisiten gida eskura izan dezan.

Bisita gastronomikoen atalean, Amaiurko Errotara egin daitekeen bisita + talo tailerra/dastaketa; Kortariko gasna gasnategira proposatzen dena eta Esarte harategiko lantegira egin daitekeena azpimarra ditzakegu. Hirurak berriak.

Rebaño de ovejas Kortariko gasna
Julen, Kortariko gasnako artzaia, larrean ardiekin
Molino de Amaiur, taller de talo
Talo gasnarekin. Amaiurko errota

 

 

 

 

 

 

Abentura alorrean, Beintza-Labaingo Lezealde kobazuloan espeleo egiteko proposamena; Bertiz Abentura Parkeko bisita eta Irrisarri Landek proposatzen duen “Baxiko Natura” ditugu.

Historia, artea eta herrien esparruan: Urdazubiko lezeak; Urdazubiko  Monasterioa eta “Zubi arte” erakusketa; Etxalarko herria; Kontrabandoa gauez; Baztan Trilogia eta Baztan Toursen eskaintza Zugarramurdi, Urdazubi, Gorramendi/Elizondo ezagutzeko.

 

Excursión contrabandista nocturna
Kontrabandoko bideetan barnako gaueko ibilbidea

 

Visita guiada por Etxalara. La historia a través de sus casas
Etxalarko herriko historia, etxeen bitartez

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkenik, eta ibilbideei dagokionez, aurten iaz bezala, Nafarroako Gobernuaren “Bideak ehuntzen” ekimenaren baitako bi ibilbide egiten ditu Baztan-Bidasoa Turismoak: Zugarramurdiko Pottoka urdinaren ibibidea eta Xorroxingo ur-jauziaren ibilbidea.

Bisita Gidatuen eskuorrian, bisita bakoitzaren ordutegia, prezioa, erreserba telefonoa eta baldintzak zehaztuta agertzen dira.

Eskuorria doakoa da. Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko establezimenduetan eta Turismo bulegoetan dago eskuragarri. Baita sarean ere, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko web orrian ere: www.baztan-bidasoa.com  .

 

Jaitsi HEMEN BISITA GIDATUEN ESKUORRIA eta gozatu zure ESPERIENTZIA www.baztan-bidasoa.com!