14 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko!
Uztailarekin batera, abian dira Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak prestatutako bisita gidatuak. Guztira 14 esperientzia Baztan-Bidasoa sentitzeko!
Mimoz, eta maitasunez prestatu ditugu esperientzia guztiak, eta egoerari erreparatuz eta protokoloak betez, osasun eta segurtasun neurri guztiak hartu ditugu eskaintza berme guztiz egin ahal izateko. Bertze urteetan baino beranduago, baina….martxan gaude berriz!
JAITSI 2020ko bisita gidatuen eskuorria.
Bisita gidatuak
Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2020ko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, bisitariak eskura izan ditzan eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda.
Edizio berri honetan 14 esperientzia eskaintzen dira guztira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko. Bisita gastronomikoak daude, taloa, txokolatea eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko bisitak, abenturaz gozatzekoak,…
Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorri hau, eskuragarri duzu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, web orrian eta QR bidez deskargatu ahal izateko.
Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.