Bisita gidatuak 2026

Baztan-Bidasoa ezagutzeko 13 esperientzia ezberdin!

Aurten 13 prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 13 esperientzia eskualdea zentzumen guztiekin gozatzeko!

JAITSI 2026eko bisita gidatuen eskuorria.

Webgunean ere bisita guztien informazioa aurkituko duzu: Zer egin / bisita gidatuak atalean

Bisita gidatuak

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2026eko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, eskualdean egin daitezkeen bisita gidatuen zerrenda bisitariaren eskura jartzeko.

Edizio berri honetan 13 esperientzia eskaintzen dira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko! Bisita gastronomikoak daude: taloa eta gasna nola egiten diren ikusteko; bisita kulturalak: herrien historia eta istorioak ezagutzeko; eta abenturaz eta kirolaz gozatzeko bisitak: eskape room ezberdinak, espeleologia egiteko aukera, bizikletaz egiteko ibilbideak, tirolinak…

Eskuorrian, bisita guztiak, eta bisita bakoitzaren baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorria eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.

Ekimena, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen du.

Antolatzailea: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea

Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.