Zerbitzuak

Beintza-Labaien

San Pedro eliza, lehenengo auzoan kokatzen da. Oin angeluzuzeneko eraikuntza da, horma-hobiak gurutze formakoak ditu eta XVI. mendean eraikitako abside pentagonala du, bertako bobeda gotiko-errenazentistek erakusten duten bezala. Elizburuko maskor ederra berriz Zigako Elizakoaren oso antzekoa da. Elizburua eta Gurutzea estaltzen duten erretaulak barrokoak dira, XVIII. mende hasierakoak. Bertan dauden irudiak berriz kronologia eta estilo desberdinetakoak dira, denak ere XVI eta XVIII. mende artekoak direlarik. Zilarrezko prozesio-gurutzea neoklasikokoa da eta bataio harria bertako motibo tradizionalekin eta inskripzio batekin dekoratua dago. Herri inguruetan berriz, Salbatorearen ermita dago.

Zer ikusi Beintza-Labaien inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.