Zerbitzuak

Etxalar

Etxalar herria, inguru zabalean oso ezaguna da, udazkeneko hilabeteetan burutzen den sare bidezko ehiza sistema tradizionalagatik. Gaur egun, 800 bizilagun inguru ditu.
Bortziriak bailararen ekialdean kokatua dago eta Iparraldetik Sara herriarekin (Lapurdi), ekialdetik Baztan bailararekin eta hegoaldetik Bertizarana eta Malerreka bailarekin muga egiten du. Herriak, Bidasoaldeko leinu guztia biltzen du; Sakabanatutako baserraiak, kontrabanduaren lekua izandakoa, belardi berdeak, pago eta haritz basoak, etb.

Haizeaz babesten duten mendiez inguratuta, Etxalarrek urtean zehar klima hezea izaten du, epela baina atsegina. Kaleetatik ibiltzerakoan, berritutako herri zaindu bat aurkituko dugu. Egur eta harriz egindako etxeek, bertako kaleei forma ematen diete eta hauek herriguneko auzo desberdinak osatzen dituzte, errekatxoek banatzen dituztenak.

Gaur egun, Nafarroako landa alojamendu gehien dituen herria da. Herrigunean eta inguruko mendietan banatutako 30 landetxe inguruk, 200 lagun ingururentzako lekua dute.

Bertako sukaldaritza dastatzeko, Etxalarko Benta hotelaz gain, Herriko Ostatua edo Elutsa Ostatua daude eta bertzan, zonaldeko sukaldaritza tradizionaleko platerak aurkituko ditugu: Usoa, ilarrak, gasna, txistorra, gaztanbera, etb…

 

Ondareari dagokionez, Etxalarrek aukera zabala eskaintzen du; Herrigunean kokaturiko Jasokundeko Eliza eta bere lorategiko estela diskoideoen bilduma, Iñarretako gurutzea, errotak, garbilekuak, etb, eta inguruko mendietan banatuta dauden bertze hainbat; usategiak Santa Krutz-eko ermita, aintzinako olak eta karlisten baseak, monumentu megalitikoak…etb.
Etxalarko natur eremuetaz ere gozatu daiteke, herri inguruetan dauden hainbat seinaleztatutako ibilbideetan zehar, pirineoak zeharkatzen dituen GR11 ibilbidea here Etxalarko lurretatik igarotzen delarik.

Ingurune ezinhobea da ere taldean bisita bat egiteko eta bien bitartean, Pio Baroja idazle famatuaren pertsonaien abenturen paisaiak ezagutzeko.

 

Zer ikusi Etxalar inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.