Zerbitzuak

Bera

Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean kokaturik dago Bera herria; Ibardin eta Lizuniaga mugabideak Frantziarako ate dituela, Bortzirietako azkena.

Herri dotore bat da, bi gune nagusitan banatua dagoena: bat San Esteban elizaren itzalpean, hasieran dorre-etxe gotikoa izan zena, eta bestea Alzate auzo pintoreskoaren inguruan, ederki zaindutako etxeak nabari dituena.
Bi herri guneak batzen dituen Legia karrikak opari egiten dio bisitariari, herriko etxe gotiko bakarra bertan baitago.

Udalerri horretako kaleetan barrena ibiliz, oinetxe zoragarriak ikusiko dituzu. Horietako batzuetan familia ospetsuak bizi izan ziren, Baroja familiaren Itzea etxean, esaterako.

Udaletxeak, halaber, txunditurik utziko zaitu. Barroko estiloko eraikin horrek marrazki alegoriko polikromatuak ditu hormetan. Fatxadak, ondorioz, oso itxura berezia du. Julio Caro Barojak egin zituen marrazki horiek.

Nafarroan mantendu diren antzinako dantza zenbaitek nekazaritza- zein abeltzaintza-jardueren errito zaharrak gordetzen dituzte. Berako Malkildantza, kasu, dantzarien mugimenduak jorraldi lanarenak baitira. Herriko bestak abuztuaren hasieran ospatzen dira, San Estebanen omenez.

 

Zer ikusi Bera inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.