Oieregi
Bidasoa ibaiaren ezkerreko aldean dago Oieregi. Narbarteko eta Legasako kontzejuekin batera, Bertizarana Udalerria osatzen du.
Oieregin Bertizeko Natur Parkea dago. Nafarroako gune babestuen artean politenetako eta garrantzitsuenetako bat da Bertizeko Jaurerria.
Bertako etxe ia gehienek, fatxadan bailarako harmarria dute, ileak zintzilik dituen sirena bat irudikatzen duelarik eta eskuak altxata dituelarik orrazi eta ispilu batekin. Herri honetan San Juan Bautistaren Eliza ikusi daiteke, jatorri gotikoa duena eta erretaula nagusia eskultura eta erliebe erromanistez osatua dago. Barrura sartzeko atrio handi batetik igaro behar da. Herriko eraikuntzarik nabarmenena, Erreparazeako Jauregia da, erdi aroko jatorria duena eta XVIII. mendean berreraikia dena. Bere fatxada, Bidasoa zonaldeko tipikoa da, balkoi korrituekin eta dorretxeak aldean dituela. Eraikuntzak hiru altuera ditu eta portal izugarri batetik sartzen da. Jauregiaren ondoan, Erreparazeako zubi erromanikoa altxatzen da.
Zer ikusi Oieregi inguruan?
Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!
Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.