Zerbitzuak

Ziga

Zigako elizaren handitasunak deitzen du bisitariaren atzentzioa. Lorentzoren ohoretan eraiki zuten, 1593tik eta 1603ra bitartean. Aitzinalde izugarriak agerian uzten du forma herreratarrak inposizioa, Nafarroan dagoen estilo herreratarraren eredurik garbiena da.

Aipatzekoak dira  hainbat elementu bitxi dituzten bi etxe ere:

Indartea Etxea (Zigaurre auzoa). Etxeak oso armarri bitxia du. Caro Barojak blasoien kanpoko itxura XVIII. mendeko nafarren (Flandeseko merkatu librearen miresleak) egoera ekonomikoarekin lotzen du. Historialariaren iritziz, blasoia XVIII. mendearen hasierakoa da.

Iturriagaraia Etxea. Armarri xumeak zapi puska beltzak iltzatuta ditu inguruan; horrek agerian uzten du familiako norbait hiltzen zelarik armarria zapi beltz batez estaltzen zutela.

Zigak auzo bat du: Zigaurre. Auzo honen eta herriaren arteko errepide bazterrean Baztango begiratokia dago; bertatik haranaren iparralde osoaren bista ederrak izanen ditugu.  

Herriko Bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, herriko zaindari San Lorentzoren ohorez.

Zer ikusi Ziga inguruan?

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.