Zerbitzuak

Oronoz-Mugaire

Oronozek bi auzo ditu: Mugaire eta Zozaia. 

Aipatzekoak dira Oronozen: Zozaiako jauregia (Zozaia auzoa). XVI. mendekoa, Baztango dorretxerik zaharrenetakoa da. Egiturari erreparatuta, gotorleku eta jauregi arteko eraikina dela erran dezakegu. Zozaiako jaunaren armarria du.

Arretxea jauregia (45. zk.). Jauregia ez zen Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. 1675ean eman zioten leinu-etxe titulua. Egiturari erreparatuta, Baztango nekazari etxaldeena da, baserri-arkitekturako xehetasunak eta bertako harria landua ditu. 

Gontxea Etxea eraikin berezia da, arkitektura berezia baitu: egitura horizontaleko aurrealde asimetrikoa eta bi isurialdeko teilatua; horietako bat bertzea baino nabarmen luzeagoa. Fatxadako armarria bitxia da; izan ere, Bertizaranako armen irudia baitu.

Herriko eliza Jasokundeko Andre Mariaren ohoretan eraiki zuten. XVII. mendeko eredu bat hartu, eta haren gainean moldaketa ugari egin zaizkio. 

Herriko Bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, zaindariaren ohoretan.

Zer ikusi Oronoz-Mugaire inguruan?

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.