Zerbitzuak

Irurita

Aipatzekoak dira Iruritan: Iruritako plazak laxoan jokatzeko pilotalekua du, etxe ederrez inguraturik; horiek guztiek hiri-multzo ondo zaindua osatzen dute.

Plazaren arkitektura nabarmena da, herri-arkitekturako etxe eta jauregiz inguraturik.

Estilo gotikoa eta barrokoa aurkituko ditugu Dorretxeko Markesaren jauregian eta Iriarteko Gastonen jauregian. Erdigunetik pixka bat aldenduta Dorrea jauregia dago, bere alboko eskailera bereziarekin.

Dorrea jauregia edo Jauregizahar (erdigunetik aldenduta dago; plazaren ezker aldean dugun karrika hartuko dugu). Nafarroako Erresumako hamabi jauregi zaharrenetako bat da. Jauregiaren nagusiak “Baztango jaunak” ziren. Bereziki deigarria da alboko eskailera. Baztango Udalak berriki eskuratu du (2001).

Iriarteko Gastonen dorretxea (plazan berean). Barrokoa. Bi dorre ditu, eta aitzinaldean arranoa eta bi armarri blasonatu.

Dorretxeko Markesaren jauregia (herrigunean, Elizondora bidean, errepidearen eskuinaldeko azken etxea). Jauregi gotikoa da, eta Erdi Aroko dorre zaharberritua du. XVIII. mendean eraikin erosoagoa gehitu zioten.

Iruritan oraindik orain antzinako lanbideak gogora dakarzkiguten hainbat elementu aurkitzen ahal ditugu; errate baterako, bertako burdinola txikia. Solairu bakarreko etxe txikia da, gorapeduna, berriki artio azienda ferratzeko erabili izan dena; haran osoan gorde den bakarra da. 

Herriko Bestak maiatzean ospatzen dira, Igokundearen egunean.

Zer ikusi Irurita inguruan?

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.