Elbete
Elbete, Elizondoko herriren ondoan dago. Zubia pasatu eta herri batean edo bertzean egon zaitezke.
Karrika-handi eta Karrika-txar auzoek osatzen dute Elbeteko herria. Herriko etxeen eta jauregien arkitektura ederra nabarmentzen da.
Jarola jauregia. Leinu-etxea. XVII. mendean hasi ziren eraikitzen. Eraikin ederra da, barroko estilokoa. Aitzinaldea harlanduzkoa da. Baztango etxerik nobleenetako bat da.
Askoa jauregia. Leinu-etxea. Jauregiaren portada dotorea zutabe klasikoz eta balkoi armarridunez apainduta dago. Herrian, zubiaren ondoan, Batzar Nagusia elkartzen zen, Baztani zegozkion aferak aztertze aldera.
Aipatzekoa da Santa Kruz eliza ere bai. Kapera nagusiko erretaula Juan Gazteluzarkoak egin zuen, Antxieta famatuaren ikasleak. Barnean dagoen San Migel Goiaingerua eskultura erromanistaren ikonografiarik hoberenetakoa da. Elizaren gibelean, berriki artio erabilia izan den antzinako lixutegia dago, baita disko-formako hainbat hilarri ere. Herriko bestak, herriko zaindari Santa Kruzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an.
Bitxikeria: Elbetera, Valle-Inclan idazlea maiz etortzen zen XX. mende hasieran uda pasatzera.
Zer ikusi Elbete inguruan?
Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!
Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.