Zerbitzuak

Almandoz

Iruñetik Baztan eta Bidasorako bidean, Baztango lehenbiziko herria da Almandoz. Herri honetan, Etxatoa etxeko fatxadako apaindura, gaur egun ostalaritzako establezimendua den XVIII. mendeko Galtzaga gaztelua, Jauregia palazioa eta San Pedro eliza ikus ditzake bisitariak. Bertan bailarako eliza zaharrenetarikoaren arrastoak ere ikusi ahalko ditu.
Bidasoako arroaren lurzoruari dagozkion, kareharri uhin ttikiak izageagatik ezaguna da Almandoz eta aintzina, harri honen ustiategi aberetsenetariko bat izan zen. Oraindik ere irauten dute bertako marmol harrobiak. Ba al zenekien Almandozko harria, Mosku-ko metroa eta Plaza Gorria  eta Bartzelonako Cristobal Colon-en monumentua edertzeko erabili zutela?

Almandoztik Baztango Donejakue bidea pasatzen da, Iruña aldera, belateko basoetan barna sartu aitzinetik hauxe da azkeneko herria. 

Almandozetik, NA-1210 errepidea hartuz, Belateko gainera hurbildu gaitezke. Bide guztian zehar, baso paisaia ederraz gozatuko dugu, askotan lainoaz estalita egoten dena, ingurua misteriotsua bezain zirraragarria bilakatuz. Belateko gainan, izen bereko Gaztelu zaharraren aztarnak aurkituko ditugu, borroka garrantzitsuen lekuko.

 

Zer ikusi Almandoz inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu!