Ongi etorri Baztan eta Bidasoko eskualdera!
Pirineoen mendebaldean kokaturik, mendi-tontorrak itsasorantz makurtzen diren tokian, Baztan, Berrtizarana, Malerreka eta Bortzirietako bailarek bidaiariari belasoroetako berde iraunkorra, pagadi eta iraztegien kolore nabarra, hamaika lats eta errekatik isuritzen den uraren soinua, berdin kiwia nahiz palmera babesten dituen klima gozoa eskeintzen dizkiote.
Haran hauen barrena iragatea bere kultura gordetzen jakin izan duen jendearekin topatzea da, bere hizkuntza harro erakusten duena, bertako aintzinako kirolak praktikatzen segitzen duena, hain ugariak diren artisauek egiten dituzten eskulanak gogobetez agertzen dituena, anitza eta aberatsa den sukaldaritza besteei gozarazten dakiena.
Lurralde honetan naturarekin bat egin dezakezu, bidaiariak gauza jatorren indarra senti dezake, bide eta bidaxkaz gurutzaturik dauzkan 830 kilometro karratuetan zehar.
Nafarroako iparraldean, itsaso eta hondartzetatik hurbil, Frantziarekin muga eginez, daude Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak: Bailara Lasaiak.
Baztan-Bidasoko bailarak
Distantzia
- Iruña: 54 km
- Donostia: 64 km
- Biarritz: 71 km
- Vitoria-Gasteiz: 146 km
- Bilbao: 151 km
Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak
Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.