Baztan bailara osatzen duten 15 herrien arteko elkartasun besta
Baztandarren Biltzarra, izenak dioen bezala, Baztango jendeak biltzen dituen biltzarra da. Aurten, uztailaren 21ean ospatuko da Baztango herri guzien arteko elkartasun besta, Elizondon. Hamabortz dira Baztango herriak: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun, Erratzu eta Amaiur.
Eguneko ekitaldi nagusia goizeko orga desfilea izaten da. Ondotik, bazkari herrikoia egiten da merkatuko plazan,eta bazkalondoan kantariak, bertsolariak, gaiteroak eta dantzaldia izaten da.
Betiko osagaiak, betiko bestari jarraipena emateko, eta betiko arimari eusteko.
Baztandarren Biltzarra, 61 urte
Orgen desfilea izaten da bestaren izpiritua, eta ekitaldi nagusia. Herri bakoitzak bere orga prestatzen du herriko pasadizo bat gogora ekartzeko, ohitura zaharren bat plazaratzeko, eta erreibindikazioren bat agintarien aurrera eramateko. Desfilearen ondotik, bazkari erraldoi batean elkartzen dira denak, 1600 bat pertsona, eskuaraz barra-barra aritzeko.
Aurtengoa 61. edizioa izanen da. Hasiera batean irailan egiten zen ospakizuna, geroago baina, uztaileko hilabetera pasatu zen.