Baztan-Bidasoa maletan eraman dute Britania Handiko 11 bidaia-agentzia handizkarik, gure eskualdea euren herrietan “saltzeko”
Nafarroako natura eta turismo aktiboa ezagutzeko asmoz etorri dira ekainaren 8tik 11ra gurera. Euren egonaldia Foru Erkidego hainbat leku ezagutu dituzte eta horien artean gure eskualdea: Baztan-Bidasoa.
Kontrabandisten bidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Eta bertatik bertara entzun baita, garai zailetan gau-lanean aritutako pertsona baten testigantza ere.
Deskantsorako leku lasaiak ikusi dituzte eta sentsazio zirraragarriagoen bila, turismo aktiboa egiteko aukera ere izan dute.
Nola ez! Bertako sukaldaritza dastatuz egin dute otordu.
Paisaia begietan, sentsazioak larru azalean, gure produktuen zaporea aho sabaian eta Baztan-Bidasoa bihotzean itzuli dira haien herrietara.
Ikusi Nafarroako Gobernuko Turismo Sailaren prentsa oharra: Nafarroa kalitatezko helmuga dela konbentzituta geratu dira Britainia Ha…