25 urte ehiza eta gastronomia uztartzen…Baztan-Bidasoa dastatzen!
Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzinetu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko.
Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz.
Aurtengo edizioan 10 jatetxek parte hartuko dute: Bortzirietan, Aterpe eta Burlada, Arantzan; La Villa eta Palacio de Irrisarri ,Igantzin eta; Etxalar Herriko Ostatua, Etxalarren. Malerrekan,Donamariako Benta. Eta Baztanen, Arizkungo Ordoki, Elbeteko Posada, Iruritako Olari eta Oronoz Mugaireko, Urgain.
Deskargatu jatetxe partehartzaile eta menuen eskuorria: eskuorria17
Ehiza eskaintza zabala izanen dugu dastagai: usoaz gain, biligarroak, faisaiak, basahate galeperrak, eperrak, orkatza, basurdea eta oreina. Ohiko erara egindako platerak eta baita saltsa bereziekin lagundutako menuak ere: sagar konpota, intxaur oliozpina, mahats beltz goxokia,…udazkenean egonda onddoak ez dira faltako eta akitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak, bertzeak bertze.
Pirineos Exdim eta ehiza produktuak komerzializatzeko bereziki sortutako Pirynèes markaren bermea daramate Baztan-Bidasoko XXV. Ehiza Jardunaldiek. Baita Inurrieta arnotegietako bermea ere. Urtero bezala babesle ditugu Pirineos Exdim eta Inurrieta arnotegia, Nafarroako Gobernuarekin batera.
“Usoa ohiko erara egina”
Horixe da aurtengo Jardunaldiak ilustratzen duen argazkiaren izenburua. Carlos Salaverrik atera zuen iaz Donamariko bentan. bere argazkia saritua izan da eta ondorioz, aurtengo Jardunaldiei irudia jartzeaz gain, Carlosek bi lagunendako bazkariaz gozatuko du Arantzako Aterpe jatetxean.
Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldien III. Argazki lehiaketa
Baztan-Bidasoa Turismoak, Ehiza Jardunaldiekin batera, III. Argazki lehiaketa martxan jarriko du. Parte hartu nahi duenak jatetxe partehartzaileetan otordu goxoa egitera hurbildu eta dastatuko dituen ehiza platerei argazkia atera beharko die.
Ondoren, argazkiak info@baztan-bidasoa.com helbidera bidali. Irabazleak Baztan-Bidasoko jatetxeren batean 2 pertsonentzako bazkaria dastatzeko aukera izanen du (heldu den urtean) eta bere argazkia heldu den edizioko Jardunaldien irudiaa izanen da. Lehiaketaren oinarriak jatetxeetan eskuragarri izanen dira.